HIZNET

Hizkuntza Plangintza Graduondokoa

EHUko Berezko Titulua

Hasiera data

2018ko azaroaren 9a

Bukaera data

2019ko uztailaren 26a

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista Graduondokoa.

18 urteko ibilbidea

Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasunaren erakusle.

Heziketa eredu malgua

Ikastaroa online izanik, ikasleek denbora nahieran kudeatzeko aukera daukate erosotasunez ikasteko.

Puntako irakasleak

Soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dauzkagu.

Irteera profesionalak

Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak.

ZUZENDARITZA

PATXI JUARISTI LARRINAGA

Soziologian Doktorea
Bizkaiko Campuseko errektoreordea
EHUko irakaslea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko Kidea
Euskaltzain Urgazlea eta Euskaltzaindiko Jagon saileko kidea
Jakin Aldizkariko Kontseilu Editorialeko kidea
Eusko Ikaskuntzako kidea