INFORMAZIOA

Ezaugarriak

IRAUPENA

2016ko azaroaren 11tik 2017ko uztailaren 28 arte.

HELBURUAK

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza graduondokoa.

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:
  • Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
  • Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea.
  • Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez janztea.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutzea.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

 

HARTZAILEAK

  • Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiak.
  • Urteetako ihardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten.
  • Herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abia daitezen.
  • Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenak.


METODOLOGIA

Graduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35,5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20,8 kreditu derrigorrezkoak dira. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago;  ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa-lana. Webgune honetan argitaratzen diren lan guztiak HABE Liburutegiak katalogatu egingo ditu eta testu osorako lotura eskainiko du. Aurrez aurreko 4 saio ere baditu ikastaroak; Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean ostiral arratsaldetan emango direnak; 16:30etatik 20:00etara.

Irakasgaiak graduondokoaren webgunean izango dira eskuragarri eta irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, ikasleak irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, ariketa eta balorazioa egin behar ditu. Izkutuko gako baten bidez, webgunean honakoak egin ahal izango ditu:

  • Irakasgaiak eskuratu
  • Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu
  • Galderak egin
  • Ariketak, testak eta balorazioak egin
  • Ikastaroko koordinatzailearekin harreman pertsonalizatua izan

31 kredituak gaindituta Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen Hizkuntza Plangintzan Unibertsitateko Espezialista titulua jasoko du.

PREZIOA

1.550 euro (31 kreditu)

(Tripartita Fundazioaren hobari-sistemaren barruan dago graduondokoa; besteren konturako langileei zuzendua - autonomoak eta administrazio publikoko langileak izan ezik-)

ANTOLATZAILEA

 

EHU

 

LAGUNTZAILEAK

Asmoz

 

HARREMANETARAKO

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi baduzu:

  • Telefonoa: +34 943 212 369

KONEKTA ZAITEZ

Sare sozialetan gaude. Jarrai gaitzazu eta izango dugu elkarren berri:
Zu hemen zaude: Hasiera Informazioa