• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Aurkezpena

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Bestalde, internet gauza asko egiteko modua aldatzen ari dela ezin uka daiteke, besteak beste, ikasteko era, hala munduan zehar nola Euskal Herrian bertan; izan ere, jende askok garbi ikusi du edozein unetan eta edozein tokitatik nonahi egon litezkeen irakasle hoberenekin ikastea ezinezkoa dela orain arteko heziketa eredua jarraituz gero, baina, bai, ordea internet erabiliz.

Hizkuntza Plangintzak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.



POSTDATA - HIZNETen amarauna

 
Atsegin dut

Izen-emate epea

2011/10/05 arte

LAGUNTZAILEAK

logo  Asmoz

Eusko  Jaurlaritza - kultura saila
Kultura Saila

soziolinguistika klusterra

UEU

KONTAKTUA

943 21 23 69

facebook

EUDEL BEKAK

Becas EUDEL


INFORMAZIO GEHIAGO

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
Donostia
20015 Gipuzkoa

+34 943 21 23 69
hiznet@asmoz.org