943212369 hiznet@asmoz.org

IKASTAROAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Iraupena

2017ko azaroaren 10etik 2018ko uztailaren 27 arte (9 hilabete).

Helburuak

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza graduondokoa.

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:

  • Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
  • Hizkuntza-egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiak eta teknikak erakustea.
  • Hizkuntza-egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
  • Euskararen normalizazioaren plangintzarako metodologiak eta lanabesak erakustea.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutzea.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

Hartzaileak

  • Egun euskara teknikari lanetan ari diren edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten pertsonak.
  • Urteetako jardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak; egungo premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna eta jakituria eguneratu nahi dutenak.
  • Herri administrazioan, hezkuntza-sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoago batetik abia daitezen.
  • Euskalgintzako euskaltzaleak eta euskararen inguruan herrigintzan edo euskalgintzan lanean dabiltzanak

Metodologia

IGraduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35,5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20,8 kreditu derrigorrezkoak dira. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago; ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa-lana. Webgune honetan argitaratzen diren lan guztiak HABE Liburutegiak katalogatu egingo ditu eta testu osorako lotura eskainiko du. Aurrez aurreko 4 saio ere baditu ikastaroak; Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean ostiral arratsaldetan emango direnak; 16:30etatik 20:00etara.

Irakasgaiak graduondokoaren webgunean izango dira eskuragarri eta irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, ikasleak irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, ariketa eta balorazioa egin behar ditu. Izkutuko gako baten bidez, webgunean honakoak egin ahal izango ditu:

  • Irakasgaiak eskuratu.
  • Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu.
  • Galderak egin.
  • Ariketak, testak eta balorazioak egin.
  • Ikastaroko koordinatzailearekin harreman pertsonalizatua izan.
  • 31 kredituak gaindituta Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen Hizkuntza Plangintzan Unibertsitateko Espezialista titulua jasoko du.

Prezioa

1.550 euro (31 ECTS kreditu)

(Fundae-ren hobari-sistemaren barruan dago graduondokoa; besteren konturako langileei zuzendua – autonomoak eta administrazio publikoko langileak izan ezik-)

ZALANTZARIK?

Laguntzeko prest gaituzu

LAGUNTZAILEAK